Urtero bezala, datorren abuztuaren 23an, Bilboko Plaza Barrian izango gara Aste Nagusiko ekitaldia eskaintzeko. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, eta aurtengo honetan Gaztediren 65. urteurrenari omenaldia egingo diogu, belaunaldi-arteko ekitaldi berezi eta ikusgarria eskainiz.
Ekainaren 25ean falta izan zineten guztiek aukera izango duzue orduan eskaini genuen ekitaldi berritzailearen laburpenaz gozatzeko. Beraz, gonbidatuta zaudete denak datorren asteartean gurekin batera euskal folkloreari eusten jarraitzeko.
GORA ASTE NAGUSIA! GORA MARIJAIA! ETA GORA GAZTEDI!!!!
Share On