Dantza eta joko musikatuen tartean kokatu daitekeen dantza da, Iparraldeko hainbat tokitan ezagutzen dena bertsio ezberdinetan (Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan).
Dantza honek berregite prozesu bat jasan du, honen exekuzio osoaren nondik norakoak ez baitira guztiz ezagutzen, eta ezagutzen diren datuetatik abiatuta, ahalik eta erreprodukzio fidagarriena lortzen saiatu da. Baliteke hau izatea dantza honen bertsio ezberdinen agerpenaren arrazoia. Nafarroa Beherean adibidez, dantza korroan eskutik helduta burutzen da, Zuberoan jauzi edo muxiko bat bezala ezagutuz.
Hala ere bertsio guztietan, dantzatzeaz batera ijitoen (buhameak) bizimoduari buruzko kantu bat abesten da, Biarno eta Landetan ‘Lou Peryrotou’ izenez ezagutzen den melodia erabili izan da.
Prestatzen ari gara…
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Share On