Jean Petike edo Xanpetrike, Baztango haranean Ipurdi dantza izenez ere ezagutzen dena, Biarno aldeko ‘Lepetike danse’ izeneko dantza baten imitazio bat litzateke. Baliteke frantseseko Jeant petit qui danse esalditik etortzea, itxuraldatua.
Dantza honen koreografian bi zati bereizten dira, lehenengo zati dantzatu bat eta gero joko bat, gorputzaren atal ezberdinekin zorua ukituko delarik (oinak, atzamarrak, belauna, ukondoa, belarria, ipurdia) azkenean itzulipurdi batekin jokoa amaituz
Share On