Lesakako “ezpata-dantza”, Nafarroako Iparraldean kokatzen den herri honetan, dantzatzen da urtero uztailaren 7an, San Ferminen omenez egiten diren jaietan.
“Ezpata dantza” izena oso ezaguna da Lesakako dantza hauei izena emateko, nahiz eta errealitatean ez den inongo ezpatarik erabiltzen dantza egiteko, makilak baizik; ziurrenik erreminta aldaketa baten ondorio, folklorearen munduan sarritan gertatu izan dena. Bestalde, dantza ziklo honen egiturak antzekotasun handiak gordetzen ditu beste herri batzuetako ezpata dantzekin, dantzarien formaziotik hasita, kapitaina buruan dutela eta taldea makilen bidez lotua, edota erritmoaren egitura edo deiaren beraren erabilera.
Dantza hau DUGUNA dantza taldearen eskutik jaso zen 1955ean, Gaztediren errepertorioan 1956tik aurrera egonik.
Onin ibaiak Lesaka bi auzo garrantzitsutan banatzen du: Pikuzelaia eta Legarrea. Kondaira zahar batek kontatzen duen moduan bi auzo hauek liskartuta zeuden behin sute handi batek bi auzoak berau itzaltzeko elkarlanean jarri zituen arte. Une garrantzitsu honen ospakizuna ibaiaren alde bietara zeuden karelen gainean dantzatuz burutu zen, gaur egun ezagutzen diren dantzei hasiera emanez.
Kondairak alde batera utzita, ez da dantzaren jatorria ezagutzen, ezta denboran zehar eduki ahal izan dituen aldaketak ere. Hala ere, ziurtasunez esan daiteke dantza hauek azken bi belaunaldietan zehar ia aldaketarik gabe mantendu direla. Gaur egun dantza hauek Lesakako jaietan, San Fermin egunean dantzatzen dira, baina jakina da, aldi berean, ez dela hau dantzaren jatorria, egun hau 1591 urtera arte urriaren 10ean ospatzen baitzen, uztaileko lehen igandera pasatzeko une honetan Iruñeko festa garrantzitsuekin bat egiteko asmotan. Aditu gehienen ustez, dantza hauen jatorria beste festa batzuetan legoke, aspaldian Lesakan ospatzen zirenak, Corpus Christi eta San Juan egunak, garai baten jai egun oso garrantzitsuak, baina gaur egun ia desagertu egin direnak. Era honetan, dantza hauek une askotan Gipuzkoako herri askotan Corpus egunean burutzen ziren dantzekin duten antzekotasuna azpimarratzekoa da
Dantzan mutilen taldea da garrantzi handiena hartzen duena, nesken partaidetza laburra izanez. Mutilen taldean 15 partaide izaten dira orokorrean, nahiz eta beste kopuru bakoiti batzuk ere posible izan (11,13,17…), mutil kopuru bikoiti batez osotutako talde bat eta kapitaina makilez lotuta.
Lesakako dantzak San Fermin egunean bi jardunalditan burutzen dira.
Goizeko jardunaldian hurrengo dantzak burutzen dira herri osoan zehar, dantzaren alderdi erritual eta erlijiosoena suposatuz. Dantzarien taldea aurretik azaldutakoa da, hau da, mutilen taldea bi lerrotan eta kapitaina aurrean, denak makilez lotuta.
–Makil-gurutze dantza: Mutilen taldeak burutzen du, herrian zehar prozesioan dabilenean edo plazatik sartu edo irteteko makilez osotutako armadura buruen gainean josiz etengabe.
–Ziarkakoa: Mutilen taldeak dantzatzen du beheko plazan eta plaza zaharrean prozesioa etenez eta V itxurako formazioa osotuz.
–Zubi gaineko dantza: Guztietatik ezagunena eta ikusgarriena da, lesakarrek hau erabiltzen dutelarik dantza saio osoari izena emateko. Dantza bera bi lerrotan burutzen da, dantzariak Lesaka gurutzatzen duen Onin errekaren alde bietara dauden kareletara igota daudela.
–Bandera arbolatua: Ibai honen banderaren uhintzea burutzen da, erreberentziazko une garrantzitsua baten.
Arratsaldeko jardunaldian aurretik azaldutako dantzekin batera beste dantza batzuk burutzen dira, ezpata-dantzarien partaidetza duen arren goizeko arropa berdinekin, ez du goizean duen nortasun bera, herrikoiagoa eta irekia izanik, jendearen partaidetzarentzat irekia. Aipatzekoa da adibidez, dantza hauetako behin ere ez dela makilarik erabiltzen, lehenengoetan bai erabiltzen direlarik.
-Mutil dantza: Mutilek kapitainari jarraituz korro bat sortzen dute plaza zaharraren inguruan. Zati geldo bat dauka, zirkulua egiteko erabiltzen dena; ondoren, musika biziago batekin dantzari hasiera ematen zaio irrintzi eta oihuen laguntzaz, askotan letra ere aplikatu izan zaiolarik zati honi.
-Neska dantza: Izen hau, dantzan, nesken agerpenari garrantzia emateko erabiltzen da, baina berez ez dute eginkizun handirik betetzen zapiekin soka osotzea baino, mutilek dantza egiten duten bitartean.
-Aurreskua: Beste herri askotako soka dantza edo aurreskuen antzera egiten da, kapitain mutil eta kapitain neskak soilik dantzatzen dutelarik.
-Jota eta arin-arin: Guztiok batera korroan dantzatzen dute
Mutilen janzkerari dagokionez, erlijio kutsuko dantza gehienak bezala, kolore zuriko arropa erabiltzen da, praka eta alkandora zuriak, koloredun zintak gurutzatuta, eskapularioak, gerriko eta txapela gorriak, zintzarriak hanketan eta zinta gorridun abarketa zuriak. Neskei dagokienez, hauen partaidetza bigarren dantza saioan agertzen denez, hau da dantza herrikoietan, haien janzkera ez uniformea izatea da orokorrena, bakoitzak bere jantzia duelarik. Gaur egun, gehien erabiltzen den janzkera mota koloredun gona, amantala zuria, brusa zuria, koloredun korpiñoa, buruan zapi zuria eta zapata beltzak dira.
Prestatzen ari gara…
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Share On