Iparraldeko dantza da (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa).
Honetan pausu berdinak errepikatzen dira behin eta berriro, aldi batetik bestera banan-banan gehituz doazen jauziak tartekatzen direlarik. Izenak dioen bezala azkeneko aldian zazpi izango dira.
Dantza honen bariante bat ezagutzen da, Hamalau jauzi deritzona, zapi jauzietara heldu ondoren berriro errepikatzen da, baina jauziak gutxituz doazela zazpi salto ematetik azkenengoan jauzi bat ematera pasatzen delarik.
Share On