Jaurrieta (Eaurta) Nafarroako ipar-ekialdean kokatutako Zaraitzuko bailarako herria da.
Herri honetan kantatutako dantza bat zegoen, baina dantza modura desagertu zen, abestia bakarrik geratuz, hau R. M. Azkuek bere kantutegira bildu zuen. Auñamendi argitaletxeak ere liburu baten kanta hau bildu zuen, liburu honetan emakumeen dantza gisa azalduz.
60ko hamarkadan J.A. Urbeltzek dantza hau ikertu zuen, honetarako herrira bertara joan zen. Bertan, herritarren testigantzak bildu zituen ARGIA dantza taldearentzat dantza berreginez.
Urbeltzek moldaketa honetarako dantza abestua ez ezik sarrera eta irteera ere koreografiatu zituen. Sarrera eta irteeran emakumeak eskutik lotuta doaz, melodia malenkoniatsu batez lagundurik. Azken honek izaera dramatikoa eta dotorea ematen dizkio sarrerari eta irteerari.
Dantza hau Axuri Beltza izenez ere ezaguna da, dantzari laguntzen dion kantaren lehen parteari dagokion izena hartuz.
Axuri beltza ona dut baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira
Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia
su ilun horrek argitzen badik
ageriko haiz guzia
Betelun eta Etxarrin ere antzeko dantzak ezagutzen dira, doinua antzekoa eta kantatutako dantza izanik. Kasu honetan Zikiro Beltza izena hartu dute.
Urbeltzek moldaketarako aukeratutako arropa Zaraitzuko bailaran garai hartan erabiltzen zuten jatorrizko jantzia da, hau da, gona, jaka eta zapata beltzez jantzirik zihoazen.
Prestatzen ari gara…
Partitura:
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Share On