Xemeingo elizbarrutia Bizkaiko Ipar-ekialdean kokatzen da eta garai baten udaletxe propioa izan zuen arren, 1952tik aurrera udalerri bera osatzen du Markinarekin batera, udaletxe bakarrarekin.
Xemeingo ezpata-dantza Aretxinagako San Miguel baselizan burutzen da urtero, irailaren 29an, santuaren ohoretan egiten diren jaien barruan.
Gaztedi Aretxinagako San Miguelen bertsioa dantzatzen hasi zen Olaeta-Dindirri eskolarengandik irakatsia. Beranduago, 1959an, Markinara bertara joan zen dantza ikastera. Bertako kartzelariak irakatsi ondoren, Gaztedik bere errepertorioan sartu zuen. Urte askotan zehar, eta jendeak hala eskatu ondoren, Olaeta-Xemein bertsio misto bat dantzatu zen, San Miguelen amaierako saltoa gordetzen zuena. Azkenean, 1983an Felipe Amutxastegi, eta Markinako Zerutxu taldeari esker, gaur egun egiten den bertsiora bueltatu zen.
Xemeingo ezpata-dantza pabiloidun ezpata dantzen taldean sar daitekeen dantza da bere egitura orokorrari begiratuz gero. Dantza mota hau lur eremu zabal batera hedatzen da, ondoko Gipuzkoako herrialdean batez ere, baina baita Iberiar Penintsulako hainbat eta hainbat tokitan edota Europan ere, dantza hauen antzinatasunaren seinale gisa har daitekeena.
Xemeingo dantzen lehen erreferentziak 1604koak dira, nahiz eta idazki hauetan ez deezpata dantzan esaten burutzen diren dantzak ezpata-dantza bat direnik. 1714an ezpata-dantzei buruzko lehen aipamenak agertzen dira.
XX. mende hasieran dantza hau zenbait urtez ez zen dantzatu. Guda Zibila zela eta, gazte asko desagertzeak dantza bera ere galtzea ekarri zuen garai baten. 40ko hamarkadan zehar Segundo de Olaetak dantzari ohien testigantzetatik abiatuta eta ekarpen pertsonal batzuk gaineratu ondoren dantza berregin zuen, bertsio propio eta ikusgarri bat osotuz. Beraz, Xemeingo ezpata-dantzaren bariante bat sortu zuen Aretxinagako San Miguel izena hartu zuena. Berregite lan honetan karga sinboliko handia zuten elementu ugari erabili zituen, bi Ezpata txikiak Ongiaren eta Gaizkiaren indarrak bezala karakterizatuz eta Maisu Zaharra San Miguel goiaingerua bezala. Bi Ezpata txikien arteko liskarra Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka bihurtzen da eta honen bukaera parrillan goian dagoen San Miguel goiaingeru bera Ongiari lagunduz Deabrua garaitzeko zeruetatik jaisten denean ematen da.
Dantza hau Xemeingo ezpata-dantzaren bariante beezpata dantzazala gelditu zen, eta bertsio orijinala 1955ean jatorrizko eran ahal zen neurrian berreskuratu zen gaur egunera arte mantenduz.
1979an aldaketa batzuk burutu ziren, 1935ean Xemeingo dantzen koreografia osoa jaso zuen Joseba Aginaga dantzari ohiaren idazki batzuetatik abiatuta.
Kontuan hartu beharrekoa da Xemeingo ezpata-dantza historian zehar desagertu zen garai asko ezagutu direla eta dantza honek berregite eta birsortze ugari ere jasan dituela. Beraz, ez da batere harritzekoa dantza bera burutzeko eran ere aldaketa ugari jasan izana.
Partiturak:
Xemeingo ezpata-dantza (Klik hemen)
Xemeingo ezpata-dantza: ezpatatxikiak (Klik hemen)
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Share On