XVIII. Mendeaz geroztik, erromerietan dantzatutako dantzen artean bik garrantzia handia eskuratu dute, jota eta porrusalda ezin direlarik inongo erromeriatan falta.
XX. mende hasieran, dantza hauek erromerietan zuzenean ikasten ziren, ondoren dantza taldeek findu eta aldatu zituztela euren ikuskizunetan sartzeko.
Jota estilo hau Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak aztertu eta bildu zuen, Arratiako nagusienen testigantzetatik batu dituen jota eta porrusaldako pausuak, hauek Arratiako eskualdean dantzatutakoak dira. Arratiako jota izenez bi dantza saioren batura daukagu: jota eta porrusalda; hauek XX. mende hasierako estiloa mantentzen dute.
Gaztedik Portugaleteko Elai-Alai dantza taldearen eskutik bereganatu duen dantza da hau. Dantza hau lehen aldiz Trapagako Itxaropena ikastolan kaleratu zen 1993eko ekainaren 19an, bertako ikas-bidaia burutzeko dirua biltzeko egin zen jaialdi baten barruan.
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Share On