Izen honekin biltzen den dantza multzoa, Bizkaiko bilduma folklorikorik garrantzitsuena da zalantzarik gabe, eta baita Euskal Herri osoko garrantzitsuenetakoa ere, dantza honek ederki erakusten baitu euskal herri eta kulturaren nortasun eta indarra.
Antzinatik gaur egunera arte dantza hau Durangaldeko herrietan dantzatu da, hau da, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Zaldibar eta Mañarian. Ez da ezagutzen antzina dantza hauek eremu zabalago baten burutzen ziren ala ez. Herri guzti hauetatik gaur egun Iurreta, Berriz, Garai, Abadiño, Izurtza eta Mañaria dira jatorrizko banderak mantentzen dituzten herriak eta lehenengo laurak dira dantza hauen tradizio eta exekuzioa hoberen mantendu dutenak, usadioa gurasoengandik semeengana transmititu baita era ezin hobean, herentzia sakratua balitz bezala.
Gaztedin betidanik dantzatu izan den dantza da hau. Hasiera baten DINDIRRI dantza taldetik zuzenean bereganatu zen, hasierako urteetan talde honen esku baitzegoen Gaztediren zuzendaritza. Beranduago, 1958an Berrizko Alejandro Aldekoa Aranbururen irakaspenen ondorioz Dantzari Dantza jatorrizko erara ikasi izan zen behingoz.
Dantzaren historiari dagokionez, jakina da Anton d’Abbadiek 1853an Urruñan antolatu zituen Euskal Jaien ondoren, Bilbokoa (1882) eta Markinakoa (1883) antolatu zirela, eta hurrengoak Durangon egingo zirela erabaki zuten. Horretarako, Durangarrek, Ramon Iñurrietaren zuzendaritzapean, «Gorulariak» izeneko antzezpena aurkeztu zuten, eta hortik bere izena.
Arku dantzaren jatorriari dagokionez, ez da ezagutzen zein den bere jatorria, interpretazio oso ezberdinak existitzen direlarik.
Zinta dantzari dagokionez, bi irizpide nagusi daude beronen jatorriari buruz. Aditu batzuen ustez, era honetako dantzak, beste herrialde askotan oso zabalduak daudenak, bai Europa eta bai Amerikatik, nekazal dantzak dira. Honela dantzak emankortasun erritual baten esanahia hartzen du. Ahozkotasunean oinarritutako teoria dugu hurrengoa, dantzaren jatorria durangarrek mairuen aurka izan zuten guda baten ostean, hauen aurkako garaipena eta Bajamelu buruzagiaren heriotza ospatzeko, azken hau garaipen ikur bezala makila baten puntan eramatean eta bere inguruan dantzatzean legoke. Juan Antonio Urbeltzek beste teoria bat du, zeinetan makilak “biziaren zuhaitza” irudikatzen duen eta zintek zilbor hestea. Zinta hauen mugimenduarekin forma biziak marrazten dira. Teoria hau Mendebaldeko kultura zaharretan oinarrituta legoke. Jatorrian arku dantza neskek dantzatzen zuten eta zinta dantza mutilek. Gaur egun biek dantzatzen dituzte dantza biak.
Antzezpen honek hiru ekitaldi batzen ditu: arku dantza, zinta dantza eta goruen inguruko lanen antzezpen abestua.
Azken hau da Durangoko Lore Jokoetan lehen aldiz antzeztu zen antzezpena. Ez dago argi dantza hori egun horretarako egindako antzezpen bat zen ala partaideek lanbide jakin batzuk imi
tatuz egiten zuten joko-moduko dantza bat zen, beste leku batzuetan egiten dutenaren antzera (Zapatain dantza…). Antzezpen honetan kantatzen diren koplak J.A. Mogelen ‘Peru Abarka’ liburutik hartutakoak dira. Liburu hau garai honetan argitaratu zen, idatzi eta ia mende bat beranduago.
Gizonezkoen arropa, Durangaldeko gainontzeko dantzetan bezala, praka eta alkandora zuri, gerriko eta txapela gorri, zinta gorridun abarketa zuri, eta oraingoan txaleko gorria dira.
Neskek ohiko gorularien jantzia daramate. Gorulariaren jantzia gona gorriz, korpiño batez estalitako alkandora zuriz eta parpailadun pololo (azpiko galtza) zuriz osatua dago; berau Emakumeen Alderdiak Gerra ZIbilean sartu izan zuen, dantza taldeen jantzi tradizionalak berreskuratzearen aldeko programan, honek ohituren adulterioa suposatu zuen, baita alde estetikoaren asmakizuna ere. Asmakizun honen adibidea gona gorria da, ohiturei jarraiki, gona hau azpikogona gisa erabiltzen baitzen, senarrek euren emazteei oparitutako azpiko arropa baitzen.
Prestatzen ari gara…
Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.
Share On