Irailean Gaztedi Dantzari Taldea osatzen dugunok Mallorcara joan ginen bertako Agrupació Folklòrica Es Majoral de Calonge taldeak gonbidatuta, eta bertako festak zirela medio (Sant Miquel de Calonge). Asteburu osoa eman genuen bertan, ostiral zen hilaren […]
Larunbatean, urriak 6, Euskal Herriko dantzari eguna ospatu zen Gasteizen. Gu ere bertan aritu ginen beste hainbat dantza talderekin Euskal Herriko kultura sustatzen. Zazpi lurraldeetako dantzak egin genituen, euskal kulturaren zein dantzaren aniztasun eta edertasunaren […]
Pasa den domekan, irailak 9, Solokoetxeko jaietan dantzan aritu ginen auzoa musika eta dantzaz betetzen. Erromeria partehartzailea eta alaia izan zen eta ume zein nagusiekin partekatu genuen plaza. Ordu beteko dantzaldiaz gozatu genuen udako eguzki […]
Abuztua heldu eta harekin batera nor? Bada Marijaia, noski. Eta Marijaiarekin batera Aste Nagusia. Eta Aste Nagusiarekin batera gure jaietako ekitaldia, betiko legez, Aste Nagusiko asteartean; aurten abuztuak 21, arratsaldeko 7etan. Gure denboraldia bukatzeko plaza […]
Iragan zen ekainaren 16an, Santutxun Gaztediren eskutik eta Mairuek Gaztediko Erraldoietatik abiarazita Folk Lorea ekimena eraman genuen aurrera. Aurten erraldoiek ardaztu zuten asteburu osoa hartuko zuen festa. Hala, dantzaz eta musikaz jantzitako 3 egun gozatu […]
Azken domekan, ekainak 3, gaztediko harrobiaren kurtso amaierako eboluzioa ikusteko aukera izan zen, ia gure bigarren etxe den Karmelo plazan. Ordubete eta erdiko luzerako ekitaldian gure etorkizuneko dantzariek euskal-dantza aniztasun handiko erakustaldia eskeini ziguten. Dantzen […]
Pasa den igandean Udaberriko jaia medio Solokoetxen aritu ginen plazaz plazako ekitaldi bat egiten. Goizean zehar hainbat dantza burutu genituen, hala nola, Ingurutxu, Hiribilduko aurreskua, Jaurrieta, Gipuzkoako dantzak eta fandango ta arin arina bukatzeko. Beti […]
Maiatzaren 20an Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu genuen Bilbon. Gran Via kalea dantza eta kolorez bete genuen Bizkaiko dantza talde guztion artean. Kale osoa moztu genuen euskal dantzen indar eta alaitasuna adieraziz, eta euskal kulturaren beharra […]
Pasa den larunbatean, maiatzak 12, Santutxuko Futbol taldearen 100.urteurrenean dantzatu genuen. Karmelo plazan Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzak egin genituen, Mairuek Gaztediko erraldoiak ikusle genituela. Agurrarekin hasi ginen eta gero Eltziegoko eta Luzaideko dantzak eskeini […]
Pasa den irailean kontatu genizuen bezala, El Escorialeko dantza taldearekin elkartruke baten ondorioz bertan izan ginen dantzatzen. Buelta falta zen, eta data garrantzitsu bati begira, Santutxuko Inauterietan gonbidatzea otu zitzaigun. Hala bada, pasa den larunbatean […]