Pasa den abenduaren 23an Olentzero eta Mari Domingiren etorreran dantzatu genuen Bilboko Moyua Plazatik eta Arriaga Plazaraino. Carlton hotelean hasi zen, urtero legez, eta bertan behin Olentzero eta Mari Domingi martxan jarri haiekin joan ginen, ume zein helduek osaturiko pasabide barrutik, Arriaga Plazarat. Bertara ailegatutakoan plaza erdian fandango eta arin arina dantzatu genuen eta Dantza-Luzerekin irten ginen plazatik, elkarri zapia emanda.
Hurrengo gauean Olentzero eta Mari Domingi etxerik etxe ibiliko ziren opariak banatzen, baina Bilbora 23an heldu ziren, ostean presarik ez izateko. Iluntze magikoa izan zen, Galtzagorriak eta Lamia lagun, eta ederto pasa genuen.
Mila esker hurreratu zineten guztioi eta eskerrik asko baita Mari Domingi eta Olentzerori Bilbora hain gogotsu etortzearren. Gora Gaztedi!
Share On