Irailean Gaztedi Dantzari Taldea osatzen dugunok Mallorcara joan ginen bertako Agrupació Folklòrica Es Majoral de Calonge taldeak gonbidatuta, eta bertako festak zirela medio (Sant Miquel de Calonge). Asteburu osoa eman genuen bertan, ostiral zen hilaren 14an joanekoa eginez eta buelta domekan, hots, hilaren 16an. Gaztediko dena batuta eta gure maletekin, Mallorcara eramango gintuen hegazkina hartu genuen.
Bertan, dantza ekitaldia larunbat gauean izan zen. Ekitaldian bertako taldearekin batera oholtza partekatu genuen. Lehenbizi geure txanda, eta eskeinitako dantzak honakoak izan ziren: Dantzari Dantzako ale batzuk, Lapurdiko polkak, Gipuzkoako hainbat dantza eta Bizkaiko Jota eta Porrua.
Mila esker bertako taldeari luzatutako gonbidapenagatik, mila esker ekitaldi hura bultzatu eta gauzatzea bermatu zutenei eta mila esker baita gure dantzari eta musikariei, ekitaldia hain ondo burutzeagatik. Asteburu ikaragarria, leku paregabe batean eta musika, dantza, folklore eta kultura desberdin bi hurrenez hurren gau ahaztezin batean. Eskerrik asko eta Gora Gaztedi!
Share On