Gaur, 2017ko abenduaren 14ean, Gaztedi Dantzari Taldea Galiziara bidean jarriko gara, non bihar arratsaldez Luar TVGko programan dantzatuko dugun eta etzi Rebulirko festibalean parte hartuko dugun.
Gaztedi Euskal Herriko mugetatik kanpo hedatzen jarraitzen dugu, euskal dantzen erakusketak munduko lau ertzetara eramanez, beti gogotsu, irrifarretsu eta oinak kantuz.
Bueltan izango dugu egun hauetako kronika, goza dezazuen! Gora Gaztedi!
Share On