Datorren uztailaren 16an, Grup de Danses i Cançons de Castalla taldea izango dugu gurean, Gaztedi Dantzari Taldearekin batera auzoko jaiak ospatzen.
65. urteurreneko ospakizunei jarraiki eta, urtero legez, Santutxuko Jaiekin bat eginez, dantza eta musikaz bustiko dugu berriro Karmen Eguna. Oraingo honetan, ordea, ez gara bakarrik egongo; izan ere, Alacanteko Castalla herriko dantzari eta musikariak izango ditugu gurekin, ospakizun bikoitz honetan auzoa girotzen.
Ekitaldia Karmelo Plazan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Espero dugu Castallatarrak zein Santutxuarrak pozik utziko ditugula gure jardunarekin.
Share On