Euskal kondairen arabera, kaskarotak Lapurdiko kostaldean bizi ziren pertsonak ziren , batez ere Donibane Lohitzunen, Ziburun eta Urruñan. Beraien jatorria ezezaguna izanik ijitoen eta agoten ondorengoak zirela uste zen. Gizonak arrantzaleak ziren eta emakumeak berriz arrain saltzaileak, eta beraien ohitura eta araudiak edukitzeaz gain, beraien dantzarako zaletasunagatik oso ezagunak omen ziren.
Kondaira hau jarraituz Kaskarot izena duen jatorri ezezaguneko dantza hau topatzen dugu. Donibane Lohitzune eta inguruetako herrietan koka daiteke. Dantza honetan emakumeak, alaitasunez eta takoiez joz, antzina arraina eramateko erabiltzen zen otzara bat eskuetan dutela dantzatzen dute.
Share On