Dantza koreografikoen multzo hau Gerra Zibilaren osteko urteetan hirietako dantza taldeak hasi ziren dantzatzen, garai hartan existitzen ziren neskentzako dantzen urritasunagatik eta taldeotan zegoen neska ugaritasunagatik gehienbat.
Multzoa zinta dantza batek eta arku dantza batek sortzen dute. Lehenengoan taldea osotzen duten zortzi neskek euskal folklorean hain ezaguna den zintadun zuhaitzaren inguruan zintak kordatzen dituzte. Bigarrenean berriz talde berak zuri eta gorri koloredun arkuak eskuetan dituztela figura koreografiko bat sortzen dituzte musikaren doinuarekin.
Emakumeen Alderdiak Gerra Zibilean sartu izan zuen, dantza taldeen jantzi tradizionalak berreskuratzearen aldeko programan, honek ohituren adulterioa suposatu zuen, baita alde estetikoaren asmakizuna ere. Asmakizun honen adibidea gona gorria da, ohiturei jarraiki, gona hau azpikogona gisa erabiltzen baitzen, senarrek euren emazteei oparitutako azpiko arropa baitzen.
Zinta dantza: 8 neskek makilaren inguruan dantzatzen dute, eskumako eskuan zinta bat oratuta eta ezkerreko eskua gerrian izanda. Zintarekin trentza bat sortzen dute, ondoren desgiteko.
Arku dantza: 8ko taldean dantzatzen da hau ere. Lau pertsonako bi lerrotan jarrita eta bakoitzak arku bat daramala egiten dute dantza.
Neskek ohiko gorularien jantzia daramate, lepoan zapia loturik. Gorulariaren jantzia gona gorriz, korpiño batez estalitako alkandora zuriz eta enkajedun pololo (azpiko galtza) zuriz osatua dago.
Prestatzen ari gara…
Partitura:
Bizkaiko Arku Dantza (Klik hemen)
Bizkaiko Zinta Dantza (Klik hemen)
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Share On