Pasa den azaroaren 17an Salbatzaile Dantza Taldeko lagunek maskarada egin zuten euren auzoan, eta barrikada bat defendatzeko ohorea laga ziguten. Aukera horri ezin hutsik eginik, Xiberutar arropak jantzi eta gogo onean joan ginen Kastañosera, goizeko barrikadetan parte hartzera eta arratsaldeko maskarada ikustera.
Giroa ederra izan zen, goiz zein arrastiz musikak ez zuen etenik izan eta maskarada polit batez gozatu ahal izan genuen. Eskerrik asko Salbatzaile Dantza Taldeari gonbidapena egiteagatik eta laister izanen gara Santutxun guk egingo dugun Maskaradan! Gora Salbatzaile eta Gora Gaztedi!
Share On