Pasa den abenduaren 1ean Kepa Junkera eta Sorginek Santutxun eskeinitako kontzertuan parte hartu genuen, dantzaz eta musikaz lagunduta, betiko legez. Gure musikariek, Kepa eta Sorginekin batera Gaztelugatxeko Martxa, Aurrera Aurrera Athletic, Muskerraren baltsa jo zuten eta gure dantzariek Huriondo eta Zolloko fandango eta arin arinak dantzatu zituzten. Gure erraldoiek ere parte hartu zuten Muskerraren baltsean dantza eginda.
Giroa ezin hobea izan zen eta ederto pasa genuen, baina ezin dugu ahaztu Kepak orain arte eskeinitako azken kontzertua izan zela, handik eta gutxira iktus bat jasan zuela jakin baikenuen. Horregatik Gaztedi osoaren partez berreskura dadila opa diogu maitasun osoz.
Eskerrik asko kontzertua antolatu zuen Santutxu FCari, eskerrik asko Kepa Junkera eta Sorginei eta nola ez mila esker baita hurbildu ziren ikusleei. Gora Gaztedi!
Share On