Uztailaren 16an Karmen egunez urterokoa dugun Santutxuko jaietako zita izan genuen Karmelo Plazan arratsaldeko 7etan. Aurten astelehenez izan genuen ekitaldia eta asteburu neketsuaren ondoren aste berriari hasiera emateko aukera ezin hobea agertu zitzaigun ekitaldi horretan.
Eguzkia eta auzotar zein inongotarrak lekuko, eskeinitako ekitaldian hurrengo dantzak ikusi ahal izan ziren, hurrenez hurren: Gipuzkoako dantzak, Hiriko aurreskua, Xemeingo ezpata-dantza, Kaskarot eta Kaixarranka.
Pilak ondo kargatuta eta gure auzoko jaiek ematen duten energia eta motibazio plus horrekin, nola ez zen bada ekitaldi bikaina izango? Giro ederra, musika bikaina eta dantza paregabea nahastuta arratsalderako plan galanta! Hortaz eta ohitura dugun legez eskerrak eman nahiko genizkieke hurreratu ziren ikusle guztiei, dantzari, musikari eta abarri eta Santutxuko jaietako ekitaldi hau edozein eratan posible egin zuen orori. Mila esker eta gora Gaztedi!
Share On