Pasa den igandean Udaberriko jaia medio Solokoetxen aritu ginen plazaz plazako ekitaldi bat egiten. Goizean zehar hainbat dantza burutu genituen, hala nola, Ingurutxu, Hiribilduko aurreskua, Jaurrieta, Gipuzkoako dantzak eta fandango ta arin arina bukatzeko.
Beti plazer bat da Solokoetxen plaza eta kaleetan dantzatzea, eta betiko lez eskertu nahiko genieke bertaratu ziren guztiei, dantzari, musikari zein ikusle, etortzearren eta elkarrekin igandeko goiza euskal folklorearen goiza bihurtzearren. Mila esker eta gora Gaztedi!
Share On