Maiatzaren 20an Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu genuen Bilbon. Gran Via kalea dantza eta kolorez bete genuen Bizkaiko dantza talde guztion artean. Kale osoa moztu genuen euskal dantzen indar eta alaitasuna adieraziz, eta euskal kulturaren beharra eta presentzia argi geratu ziren. Adin guztietako 3500 dantzarik baino gehiagok, ekitaldi ederra eskeini genuen bertara gerturatu ziren guztiei eta, eguzkiak lagunduta, egun paregabea pasa genuen.
Dantzari dantza, Gipuzkoako dantzak, Eltziego, Ibarzabal, korroko dantzak, Kaixarranka eta Larrain Dantza dantzatu genituen.
Ondoren, Luhartz erromeria izan genuen areatzan. Dantzan jarraitu genuen eguraldi eta giro ezin hobean.
Share On