Pasa den larunbatean Gaztediko kideok Altamiran izan ginen Irutasun dantza taldearen 50. urteurrenaren ospakizunean Mikeldi, Bihotz Alai, Errekaortu, Batasuna Arraizbide, Bizi nai eta Salbatzaile dantza taldeekin batera. Musikaz, dantzaz, giro alaiz eta umore onez busti genituen Altamirako kaleak eta frontoia. Hurrengoa dantzatu zuen talde bakoitzak:
Batasuna Arraizbide: Ingurutxu, Jaurrieta eta umeak (Esku dantza, Zapatain dantza eta Txulalai).
Bizi nai: Lekeitioko Andrazkoen Aurreskua, Errota eta umeak (Esku dantza, Zapatain dantza eta Txulalai).
Bihotz alai: Lapurdiko Dantza Luze, Fandango eta Arin arin eta Polka.
Errekaortu: Gipuzkoako dantzekin eginiko koreografia.
Mikeldi: Dantzari Dantza
Gaztedi eta Salbatzaile: Zuberotar dantzak (Barrikada, Marexalen Jokoa, Gabota eta Godalet)
Ederto izan ginen dantzan eta ekitaldi ostean ere Salbatzaileko Fanfarriarekin (gure musikariez lagundurik) gauak harrapatu ginduen. Egun ederra, giro bikaina, plan ezinhobea, dantza ederra eta primerako musika; zer gehiago eska liteke? Honenbestez, eskerrik asko, mila esker, esker mila eta anitz esker etorri zineten orori, ekitaldian parte hartu zuten guztiei , dantzariei, musikariei, gurekin batera Suletino dantzatzen ibili zen Salbatzaile dantza taldeari eta Irutasun dantza taldeari gonbidapenagatik eta bertan egindako lanagatik noski!! Gora Gaztedi!
Share On