Atzo, urriak 7, Barakaldon ospatu genuen Euskal Herriko dantzari eguna. Zazpi probintzietako 29 talde bildu ginen lurralde guztietako dantzekin gozatzeko. 19 bizkaitar dantza talde, gipuzkoar 1, 3 arabar, 3 baxe nafar eta 3 lapurtar bildu ginen orotara.
Gure partetik bi herrialdetako dantzetan dantzatu genuen; etxekoetan, batetik (Durangaldeko Dantzari Dantza eta Gorulariak) eta asko maite ditugun Zuberoar dantzetan.
Arratsaldea di-da batean igaro zen festa eta algara giroan, baina ekitaldia bukatuta ere, jaia ez zen baretu.
Senidetze afaria Ibarrakaldu dantza taldearen lokalean eta ostean erromeriara joan ginen gaua gaztea baitzen oraindik.
Egun gogoangarria izan zen duda izkinik gabe eta betiko lez, bertaratu zineten guztioi, eskerrak ematea baino ez dugu. Gora Gaztedi!
Share On