Pasa den domekan, irailak 10, urtero egiten dugun lez, Solokoetxeko jaietako erromerian parte hartu genuen, BiziNahi taldearekin batera. Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara eta eguraldiaren euri etenalditxo bat lagun izanik, euskal dantzetaz eta musikaz girotu genuen Solokoetxeko Zumarraga Plaza; gainera, erromeria herrikoia zenez gero festa gogoz zeuden auzokide animoso batzuk ere animatu ziren gurekin dantzatzera. Urtero errepikatuta ere, beti aurrekoa gainditzeko gai gara, eta horregatik bertaratu zen indibiduo aktibo zein pasibo orori eskerrak luzatu nahi dizkiegu, auzo festak aurrera eramatea bermatzeagatik eta euskal dantzei ematen dieten animoagatik. Mila esker guztioi!
Share On