Bizkaiko Dantzari Egunaren zita handia pasata, geurean jarraitzen dugu Gazteditarrok eta, urtero legez, Solokoetxen izan gara joan den igandean, hilak 28.
Solokoetxeko Jai Batzordeak antolatuta eta Udalaren Dantza Plazetan programaren baitan, Solokoetxeko Udaberriko Jaia izaten da urtero, eta bertan izan ginen, beste behin, plazaz plaza, han eta hemengo dantzak eskainiz auzoa alaitzen.
Auzo berera itzuliko gara irailean, Solokoetxeko Jaien harira auzoan dantzak eskaintzera. Bertan izango gara!
Baina ordura arte, badira beste zenbait zita; beraz, adi datozen asteetako ekitaldiei! Asko dugu aurretik gozatzeko eta!
Share On