Joan den igandean, maiatzak 7, Barakaldoko BECen izan ginen Nazioarteko Turismo Azokan. Autonomia erkidego ezberdinen eta atzerriko herrialdeen artean izan ginen bertan, Euskadiren stand-ean, Euskal Herriko folklorearen erakustaldi txikia egiten. Eltziego, Kortes eta Luzaideko dantzak eskaini genituen guk, eta beste erkidego batzuetako folkloreaz gozatzeko aukera ere izan genuen.
Share On