Maskarada ederra izaten ari da aurtengoa ere. Dagoeneko 2017ko maskaradek ekuatorea pasata badute ere, ikuskizun ederrak eskaintzen jarraitzen dute Pettarra eskualdeko lagunek.
Honezkero zenbait antzezpen eskaini dituzte, bai, baina badira beste hainbeste aurkezteke; orain arte bertaratzerik izan ez duzuenek, beraz, aukera daukazue oraindik plana egiteko, apirilaren 30era bitartean.
Hartara, jarraian erantsita dagoen estekan ikus dezakezue 2017 urteko maskaraden egutegia.
BIBA MASKARADA! eta BIBA XIBERUA!
Share On