“Inauterierako Istorioak” ikuskizuna eskaini genuen joan den igandean Plaza Barrian. Horretarako MielOtxin izan genuen gure artean, inauterien jatorriaren inguruko istorioak kontatzen.
Ohi bezala, dantzaz eta soinuz, musikaz eta kolorez bete genuen oholtza; Lantzetik abiatu eta Euskal Herriko bazter guztietan barrena bidaiatuta.
Zanpantzarrak ere izan ziren MielOtxinekin batera, eta, denok elkarrekin, lau haizetara zabaldu genituen Euskal Herriko inauterien alaitasun eta festa giroa.
Horra, bada, inauteri igandeko zenbait une iruditan.
Share On