Pasaden larunbatean, urriak 1, Baionara bidaiatu genuen Euskal Herriko dantzari eguna ospatzeko. Hainbat dantza talde elkartu ginen Euskal Herri osotik, han bazkaldu, eta arratsaldeko 17.00 etan kalejira hasi zen. 17.30 etan ekitaldiari hasiera Zuberotarrek eman zioten, jarraian Gipuzkoak, gero Bizkaiak, Arabak, Nafarroak eta bukatzeko Lapurdikoek. Ekitaldia bukatu ostean, afaldu eta egunari bukaera emateko, erromeriarekin batera, dantzan jarraitu genuen.
Share On