Pasaden uztailaren 16an, Santutxuko jaien barnean, ekitaldi paregabea bizi izan genuen Castallako Dantza taldearekin batera. Karmelo plaza dantza eta musikaz bete genituen ordu batez eta kultura elkartrukeaz gozatu ahal izan genuen danok batera.
Ekitaldiari hasiera emateko agurra dantzatu genuen, jarraian mutilek dantzari dantza (agintariena, binako ta txotingilo) eta ondoren, gipuzkoako dantzak (zinta dantza eta boastitzea). Castalla dantza taldea hasi baino lehenago, kaixarrankarekin bukatu genuen.
Ondoren Casatalla Dantza taldearen txanda izan zen. Alacant-eko dantzak egin zituzten bertako kulturaren alaitasuna islatuz. Bikote zein korroko dantzak burutu zituzten jantzi eder eta liluragarriekin.
Ekitaldia borobiltzeko, iparraldeko dantzekin bukatu genuen Gaztediko Dantzariek: barrikada, godalet, larraburu eta aintzina pika.
Ekitaldi honi esker, elkartrukeaz gozatu ahal izan genuen eta beste herrialde batzuetako kulturaz aberastu ginen. MILA ESKER CASTALLA!!
Share On