Olagueko esku dantza Nafarroan kokatzen den dantza da, Aita Olazaranek bildutakoak Nafarroako mendietan kokatzen du, urteetan zehar zailtasun handiekin heldu den dantza izanik.
Dantza 3 zatiz osatua dago. Lehenengoa, arin-arineko antzeko pausuez eratutakoa, bigarrena esku dantza bat da eskuez lagunduta dantzatutakoa eta hirugarrena eskuez eta oinez lagundutakoa.
Gaur egun Paseo de San Roke izeneko dantzaren barnean ikus dezakegu, nahiz eta dantza hau dantza taldeek asmatutako koreografia bat baino ez den, nolabait dantza honi ikusgarritasun handiagoa eman nahian burutua, Altsasuko zortzikoaren zati baten bariante bat erantsiz sortu dena.
Share On