Gaztedik “El secreto de las piedras rojas” proiektuan parte hartu du eta bere lokalak laga ditu audio-gidetan entzuten den musika grabatzeko.
“El paseo de las piedras rojas” Arrigorriagako leku jakin batzuetan zeharreko ibilbidea da, non audio-gida batzuk erabiliz euskaldunen historiaren pasarteak kontatzen diren; 888 urtean bertan gertatutako Paduaren batailari buruzko historia, hain zuzen ere.
Gaztediko musikariek txistua, danborra, txirula, ttun-ttuna eta alboka jo dute grabaketa hauetan. Grabaketak entzuteko klikatu lotura honetan:
Share On