FESTARAKO JANTZIAK AZKEN 100 URTEOTAN, JANZTEKO MODUAREN GARRANTZIA tailerra
ANE ALBISU IRIARTE tradiziozko jantzietan aditua, IKERFOLKEKO partaidea eta ATONDU liburuaren egileak, DARABILBOren (Bilboko euskaltegi sarea) eskutik, 2 ordutako saioa eskainiko du Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen lokaletan, asteartean martxoak 24, arratsaldeko 19:00 – 21:00 bitartean.
Bi ordu iraungo duen saio honek hiru zati izango ditu:
Irudiz hornituriko aurkezpen baten bidez azalduko da zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Jantzi hauek NORK erabiltzen dituen eta ZER, NOIZ, NON eta batez ere NOLA janzten garen aztertuko dugu.
Azalpenaren ondoren hausnarketatxo bat egitea komeniko litzateke. Izan ere gure kulturaren arlo hau oso “axaletik” ikusi ohi da. Ikasketarik ez da egiten eta orokorrean garrantzi gutxi ematen zaio. Janzten “atontzeaz” gain geure burua gai honetan “janztea eta atontzea” litzateke saioaren zati honen helburu garrantzitsuena.
Teoriak praktikari eman behar dio bidea eta saio honetan JANZTEKO MODUARI toki berezia emango zaionez, interesgarria litzateke saiora gerturatzen direnetatik bi edo hiru lagun “modelo” lanetan aritzeko prest egotea. Ondoren elkarlanean aritzeko dinamikan sartu ahal izateko. Horretarako, nahi izanez gero ekar ditzakezue zeuen jantziak edota janzki gerrikoak, abarkak, espartinak, zapiak( karratuak).”
Share On