Aspaldi honetan espero genuen eguna oso gertu dago. Azkenik, larunbat honetan, ekainak 28:
“Lehen aldiz historian, Hegoaldeko dantza talde batek Maskarada osoa plazaratuko du Zuberoan”
Eta nola da hori posible?
Ba istorioa honako hau da:
Orain 20 urte, 1994an, Bilboko Santutxu auzoko Gaztedi Dantzari Taldeak, 1951an sortua eta Bilboko dantza talde zaharrena dena, beste erronka bati ekin zion, Xiberoako Maskarada osoa plazaratzeari, goizeko barrikadak eta arratsaldeko ofizio guztiak barne.
Antzezpen hura ez zuen aurrekaririk izan Hegoalden ( ez gutxienez gurean egindako egokitzapen mailean), eta ondoren ere ez du haren tamainako errepikapenik izan 2014rarte.
4 urteko lanaren ondorioa izan zen, Xiberoara hainbeste bidai, dantzak eta ofizioak beren jatorrian diren bezala ikasteko eta lan ikaragarria ere ofizioak eta predikuak euskera bizkaitar eta batuara eta Xiberuan egiten den bezala, antzezten den herri bakoitzaren gizarte egoerara egokitzeko.
1994an, hainbat antzezpen egin ziren Euskal Herria osotik: Bilbo, Gasteiz, Aretxabaleta, Zornotza, Bermeo, Gernika, Barakaldo, Azpeitia… Baionara ere heldu ginen!. Ugariak izan ziren jasotako errekonozimenduak, antzezpenaren jatorriarekiko fideltasunagatik, batua eta bizkaitarrera egindako moldaketagatik (hegoaldekoentzat Maskaraden muina ulergarria eginez) eta dantzari eta antzezleen mailagatik.
Ordutik, Gaztedik ez du Xiberuarekiko lotura hori utzi. Xiberoako Maskaradako dantzak beti izan dute lekua gure entsaioetan, ia astero entsaio bat beraie eskainiaz. Etengabeak izan dira ere Maskarada garaian gure bidaiak Urdiñarbe, Atharratze eta inguruko lagunengana.
Orain 20 urte gazteak edo umeak ginenok, baina hurrengo urteetan Xiberoko dantzak ikasi eta plazan (zatika badira ere) plazaratu dugunok, pasadan urtean, gauza batetaz ohartu ginen: 2014ean aitzakia ederra genuela Maskarada mirestu hura berriro plazaratzeko, haren 20. urteurrena betetzen zelako.
Entsaioak intentsifikatu eta antzezpen lana lantzeari ekin genion, 8 hilabeteko lana, plazan agertzen diren 48 dantzari, antzezle eta musikarientzako.
2014ko otsailaren 22a heldu zen eta Santutxun, gure auzoan plazaratu genuen Xiberoako Maskarada. Bertara etorri ziren, gu jakin gabe, Zalgize eta Iruriko dantzariak (aurtengo Xiberoako Maskaraden antzezleak) eta gurea, berea sentitu omen zuten, hurrengo astean jaso bait genuen, guretzako ohore handienetakoa izan daitekeen gonbitea: Xiberoan, Maskaraden herrian, maskarada plazaratzeko gonbitea.
Ezin duzu imaginatu, horrek zer suposatu duen gurean: Ohorea eta erresponsabilitate ikaragarria, Hegoaldeko lehenak izango garelako, beraiena den gauza bat beraien aurrean egiten, baina batez ere, gure lanarekiko duten harrotasuna eta errekonozimendua helarazi digutelako eta hori zama da, baina baita ere, egiten dugun lanari bultzada ikaragarria.
Gurea, umiltasun, jatorriarekiko fideltasun eta errespetu handiko lana izan da, baina ez genuen inolaz ere espero horrelako ohorea: Gaztedik, Xiberoan Maskarada osoa plazaratu ahal izatea. Gure ametsik politenetan ere ezin genuen imaginatu horrelako oparirik.
Eta horrela goaz Xiberoara, ondo egindako lanaren babesarekin, gure Xiberoko anai-arrebei, beraiengandik ikasitakoa umilki erakustera, larunbat honetan, ekainak 28an, Zalgizera, bertako jaietan Maskarada egitera.
Biba Xiberua!!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Share On